James S. Holmes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Collins, 1924ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Amsterdam, 1986ko azaroaren 6a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
James Stratton Holmes (Collins, Iowa, 1924ko maiatzaren 2a – Amsterdam, 1986ko azaroaren 6a) poeta, traduktologo eta itzultzaile nederlandarra izan zen. 1950ean, 26 urte zituela, Herbehereetara joan zen behin betiko, eta han hil zen. Holmesek argitaratu zuen bai bere egiazko izenpean, James S. Holmes, bai Jim Holmes eta Jacob Lowland ezizenpeetan ere. 1956an, Martinus Nijhoff sari entzutetsua eskuratu zuen. Sari horrek nederlanderatik edo nederlanderara egindako testu artistikoen itzultzaileak saritzen ditu, eta bera izan zen Herbehereetatik kanpoko lehen itzultzailea sari hori eskuratzen.